.

Periodontzia

Periodontzia hortz-organoei (hobiak, lotailu periodontala, zementu erradikularra eta hezur albeolarra) eusten dieten ehunen eta inplantatutako ordezkoen prebentzioa, diagnosia eta tratamendua aztertzen dituen odontologia-arloa da, hortzen eta inguruko ehunen osasuna, funtzioa eta estetika mantentzeko. 

Zeintzuk dira gaitzik ohikoenak?

Periodontitisa eta gingibitisa dira hortzei eragiten dieten gaitz periodontal ohikoenak.
Gaur egun, inplantologiaren agerpenarekin, periodontzia da ere inplanteen gaineko gaitzak (esaterako, periinplantitisa) prebenitu eta tratatzearen arduradun.

Nola ager daiteke?

Gaixotasun periodontalak gingibitis (hobiak handitzea eta odola ateratzea, hezurrari eragin gabe) edo periodontitis (hortzari eusten dion hezurra hondatzea) gisa ager daitezke. Ez badira garaiz tratatzen, hortzak gal daitezke.

Zer irtenbide dauka?

Tratamendu periodontaletan, higiene-teknikak zuzentzen dira bakterio-plaka kontrolatzeko, gaitza eragin duten faktoreak ezabatzen ditugu (hortz-kalkuluak edo lertzoa eta poltsa periodontalak), eta, beharrezkoa denean, ebakuntza periodontala egiten da.
 

Eskatu hitzordua

Bener Experience

Tratamendu bat egitera zatoz eta bide batez Donostia ezagutu nahi?

Info +