Erabateko errehabilitazioa
Aho-errehabilitazioa leheneratzeaz arduratzen den odontologia-arloa da, hau da, hortz-protesien bidez ahoaren funtzio estetikoa eta armonia berreskuratzen ditu, hortzak galdu edota zati handiak hondatu direnean edo arazo estetikoak konpondu behar izan direnean. Helburua oklusio eta funtzio egokiak lortzeada beti.
Zer protesi mota daude?
Ahoaren errehabilitazioan, protesi finkoak, protesi erauzgarriak, ebakuntza, oklusioa eta hortz-inplanteak konbinatzen dira. Alor honek konplexutasun handiko pazienteen diagnosia eta tratamendu-plana burutzen ditu, errehabilitazio-teknika modernoak behar direnean aho-osasuna berreskuratzeko.
Era berean, odontologiaren beste diziplinekin estu lotuta dago, hala nola periodontzia, endodontzia eta ortodontzia.