.

Odontologia kontserbatzailea eta prebentiboa

Odontologia kontserbatzailea

Odontologia kontserbatzailea eta leheneratzailea (hortz-ebakuntza izenez ere ezaguna) hortzen funtzioa berreskuratzen duen arloa da, patologiaren batek eragin dienean:

- Higadura eta zartadurak.

- Dagokion moduan leheneratuta (enpastea) konpontzen diren txantxar handiak ala txikiak. 

- Nerbiora iristen diren txantxar sakonak: egoera horietan, txantxarra garbitu behar da, eta irekidura bat egin, hodia tratatu ahal izateko (ikus endodontzien atala).Hodiak tratatu ondoren, hortz-efektu hori estali behar da, eta enpaste oso handia egin behar dugu horretarako.
Enpastearen tamainaren eta ezaugarrien arabera, zuzenean (saio bakarrean, ohiko enpasteak bezala) edo zeharka egin daiteke.Enpaste mota horri inkrustazio deitzen zaio, eta laborategian egiten da.Baliteke inkrustazioaren ordez koroa bat egitea erabakitzea.

Laburbiltzeko, Odontologia Kontserbatzaileak barne hartzen ditu aho-barrunbeko hortz guztiak mantentzera bideratutako tratamendu guztiak (txantxarra tratatzea, hortzak berreraikitzea, endodontzia…).

Odontologia prebentiboa

Odontologia prebentiboa aho-ingurua eta hark gaitzen prebentzioan dituen inplikazio mikrobiologikoak eta immunologikoak aztertu eta sakontzen dituen arloa da.

Hain zuzen ere, gure jardunbide klinikoa ahoko ehunen prebentzioan oinarritu behar da ezinbestean, naturak sortutakoa ahalik eta gehien errespetatuz, betiere.Horregatik, odontologia prebentiboa ere jorratu behar dugu, eta argi eduki horixe dela edozein tratamenduk arrakasta izateko gakoetako bat, hortz-piezek zein leheneratutakoek ahalik eta gehien irautea bermatzen duelako.

Aholku osasungarriei jarraitzeaz gain, kontrol, azterketa eta proba kliniko pertsonalizatuak egin behar dira, zehaztu ahal izateko pazienteak etxean zer egin behar duen eta klinikan guk zer egin behar dugun, paziente bakoitzaren baldintza zehatzak kontuan izanik.Prozedura ez dago oso hedatua, baina beharrezkoa da, kontrol egokia eramateko.

Prebentzioa da aho-hortzetako patologiak ekiditeko bidea.Hori dela eta, Bener Hortz Klinikak ahalik eta arretarik handiena jartzen du, gure pazienteei haien aho-hortzetako osasuna nola hobetu aholkatu eta gomendatzeko.
 

Eskatu hitzordua

Bener Experience

Tratamendu bat egitera zatoz eta bide batez Donostia ezagutu nahi?

Info +