.

Inplanteak

Zer lortzen du tratamenduak?

Hortz-inplanteak, irudian ikus daitekeen bezala, pertsonaren hortzeriara egokitzen den sustrai artifizial baten modukoak dira.Inplantearen funtzio nagusia da hortza edo hortzak galdu diren lekuan jartzea, murtxikatzean funtzionalitatea berreskuratzeko eta hortzen estetika leheneratzeko.

Inplanteetan oinarritutako soluzioek paziente askoren bizi-kalitatea hobetzen dute, adina edozein dela ere, elikagaiak murtxikatzeko funtzioa hobetzen dutelako.

Zer prozedurari jarraitzen zaio?

Anestesia lokalarekin egiten da, beste edozein kirurgia-prozedura bezala; baina, pazienteak hala eskatuko balu, sedazio edo anestesia orokorrarekin ere egin daiteke.

Behin inplanteak jarrita, denbora bat behar dute hezurrarekin integratzeko (2 eta 5 hilabete bitartean), eta, hortaz, inplanteen egun berean, behin-behineko batzuk jar daitezke (horretarako baldintza egokiak badaude, betiere).

Bener Hortz Klinikan, pazientearentzako soluziorik onena bilatzen dugu, pazienteak denbora horretan zehar behin-behineko batzuk eduki eta irribarre egiten jarrai dezan pieza bat ere faltan izan gabe.

Zer kasutan ezin da inplanterik jarri?

Gaur egun, ia edozein egoeratan jar daitezke inplanteak.Batzuetan, berregituratze-kirurgia egin beharko da aurrena, hezurra lortzeko (sinua altxatzea eta bolumena eta altuera handitzea hainbat metodoren bitartez).

Hezurra lortzeko hainbat modu daude, egoeraren arabera: hezurra handitzeko eskaner-argazkia, bolumena handitzeko eskaner-argazkia hobiarekin… Kasu bakoitza aztertuko dugu, aukerarik onena baloratzeko.


Zer protesi mota jar daitezke inplanteen gainean?

Protesi mota desberdinak daude inplante gainean hortzak jartzerako orduan.

A) Inplante bakarra jartzen badugu: koroa inplante gainean
B) Bi edo hiru inplante jartzen baditugu: zubia inplanteen gainean
C) Arku osoa jartzen badugu:
    1. Protesi finkoa (erretxinazko edo zeramikazko hibridoa) edo
    2. Protesi erauzgarria (hortzeriaren gainean,loturekin edo teleskopikoa).
 

Eskatu hitzordua

Bener Experience

Tratamendu bat egitera zatoz eta bide batez Donostia ezagutu nahi?

Info +