.

Hortz-gainazalak

Hortzak zuritzearekin batera, hortz-gainazalak jartzea da gaur egun gehien eskatzen den tratamendu kosmetikoa.
Zuritzearekin gertatzen den bezala, mota desberdinak daude, eta pazienteak eta odontologo leheneratzaileak elkarrekin aztertu eta baloratu behar dute aukerarik onena zein den.

Zer lortzen du tratamenduak?

Hortz-gainazalak tratamendu kontserbatzailea dira. Hortzen itxura bisuala aldatzen dute, eta kolorearekin, formarekin eta proportzioarekin lotutako akatsak zuzendu.
Tratamenduak itxura berria ematen dio irribarreari, eta armonia eta gaztetasuna lortzen ditu, aurpegi osoaren estetika ere hobetzen delarik.

Zer gainazal mota daude?

Bi gainazal mota daude irribarrea hobetzeko.

1.    KONPOSITE GAINAZALAK

Konposite-gainazalak hortz-estetikako tratamendu kontserbatzailea dira, eta irribarrearen estetika hobetzen dute: hortzaren kanpoaldean konposite-geruzak jartzen dira, hortzaren forma eta diseinua aldatzeko. 
Ez da oso tratamendu erasokorra, eta norberaren hortzak mantentzeaz gain, luze irauten duen akabera bikaina lortzen dugu.

Abantailak:

Hitzordu bakarra (plangintzaz aparte)
Zuzentzeko edo konpontzeko aukera
Ez dira hortzak higatzen edo oso gutxi higatzen dira
Hortzak bere horretan mantentzen dira

Desabantailak:

Kolorea ez da egonkorra, aldizka leundu behar delako eta pazientearen higienearen oso araberakoa delako.


2.    ZERAMIKAZKO GAINAZALAK

Konposite-gainazalak bezala, hortzaren kanpoaldean aplikatzen dira, eta norberaren hortzak mantentzeko aukera ematen dute.
Zeramikazko gainazalak bi saio klinikotan egiten dira: hortz-piezak pixka bat prestatu ondoren, indibidualki diseinatzen dira, eta bigarren saio batean itsasten zaizkie hortzei.

Abantailak:

Berreraikitze mekaniko handiagoa
Kolorea hobeto mantentzea
Errentagarriak epe luzera

Desabantailak:

Hortzak pixka bat zizelkatu behar dira

Zer desberdintasun dute koroekin?

Hortz-zorroak edo -koroak pieza osoa inguratzen duen estalkiak dira, eta funtzionaltasun-arazoengatik jartzen dira, pieza hondatuta dagoenean.

Zorroak edo koroak jartzeko, gainazalekin ez bezala, pieza osoa limatu behar da. Horrela, lodiera murrizten da, eta koroa jar daiteke hortza nabarmen handitu gabe.
 

Eskatu hitzordua

Bener Experience

Tratamendu bat egitera zatoz eta bide batez Donostia ezagutu nahi?

Info +